Intxaurrandieta eta Errazkin apirilaren 12an epaituko dituzte

Ainhoa Intxaurrandieta apirilaren 12an epaituko dute.

Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen aurkako epaiketa apirilaren 12an egingo du Madrilgo Kontu Auzitegiak. 2013an, Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakaria zela, eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen Diputatua,  Zubietako errauste planta geldiarazteagatik epaituko dituzte. Demandak, errauste planta gelditzeak eragindako gastuak ondasun pertsonalarekin erantzuteko eskatzen die, eta 41 eta 100 miloi euro arteko zigor eskaera egin dute.

Egungo GHKren batzarrak onartu zuen salaketa jartzea.

Elkartasun bira

Errazkin eta Intxaurrandietari elkartasuna adierazteko Elkartasun Bira antolatu dute. Angula ustelak goiburuarekin hitzaldiak egiten ari dira Euskal Herriko hiri eta herrietan, Oarsoaldea eta Bidasoko herrietara ere helduko dira. Bertan Intxaurrandieta bera eta Igor Melchor Periodista Canalla dira hizlariak.

Oiartzunek hartuko du lehen hitzaldi hori martxoaren 1ean, eta ondoren Donibanen eta Antxon antolatu dute, martxoaren 14an eta apirilaren 17an, hurrenez hurren. Errenteria-Oreretan maiatzaren 12an izango dira Intxaurrandieta eta Melchor, eta Irunen maiatzaren 31n.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend