Toallitak, hoditerietako munstroak
Trabatu egin da Santa Klara kaleko hoditeria, eta udal langileak hura garbitzeko kalea trafikoari moztu eta lanean ari dira.
Langileak buxadura garbitzeko lanak egiten.
Trabatu egin da Santa Klara kaleko hoditeria, eta udal langileak hura garbitzeko kalea trafikoari moztu eta lanean ari dira. HITZAri langileek esan diotenez, Santa Klara kaleko 17. zenbakiko bizilagun batek deitu du etxean buxadura zuela eta ura ateratzen ari zitzaiola esateko. komunetik botatzen diren toallitak direla arazo nagusia trabatzeetan esan dute langileek, baita garbigailuetako xaboia ere.
Estoldak garbitzen ari dira langileak eta lanak denbora laburrean amaituko dituztela aurreikusi dute.
Toallitek eta xaboiak eragin dute buxadura.