Pentsiodunek Gogorza eta Arrieta aske uztea eskatu dute

Pentsiodunek Arrieta eta Gogorza aske uztea eskatu dute.

Pentsiodunek Arrieta eta Gogorza aske uztea eskatu dute.

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta presoak aske uztea eskatu dute Errenteria-Oreretako pentsiodunek. Herriko plazan egin duten agerraldian osasunerako eskubidea “oinarrizkoa” dela esan dute, “preso edo aske egon, pertsona guztiei errespetatu behar zaien eskubidea da”. Kezkatuta azaldu dira, Gogorza eta Arrietaren egoerarekin, “larri gaixorik izanik ere, espetxean jarraitzen dutelako bi herrikideek” , eta espetxe araudiari egin diote erreferentzia, “izan ere gaixotasun larrien kasuan, espetxealdi arindua edota zigorra etetea aurreikusten ditu, gaixorik dauden pertsonak zaintza egoki eta duina jaso dezaten familia artean. Beraien egoera eta espetxea ez dira bateragarriak”.

Gogorza eta Arrietak, zein haien senideek bizi duten “sufrimendua eta injustiziarekin” amaitzeko, bi oreretarrak askatzea ezinbestekotzat jo dute bildutako hamarnaka pentsiodunek, “arrazoi humanitarioengatik”, eta horretarako, “indarrak batzera” deitu dute. Bide horretan, “giza eskubideen alde egiteko, eta bake justu eta behin betikoa lortzeko” egin dutela bat Sare Herritarraren dinamikarekin esan dute, “gure ezberdintasunak alde batera utzita, giza eskubideen alde egin dugun pentsiodunak gara”.

Gogorzak obsesio konpultsibo nahasmena du eta Basauriko espetxean aurkitzen da.  Hemeretzi urte daramatza espetxean Gogorzak.  Bere eritasunagatik azken urteetan 29 alditan ingresatu dute ospitalean. Kondena beteta eduki arren espetxean jarraitzen duela salatu zuten hamarnaka lagunek pasa den abenduan Sarek deitu zuen manifestazioan.

Arrietaren kasua pasa den abuztuan jakinarazi zuten. Aurretik gaixotasunaren zantzuak bazituen ere, orduan eman zioten diagnostikoa oreretarrari: espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 positiboarekin du. Algeciraseko (Andaluzia, Espainia) espetxean da Arrieta Euskal Herritik 1.100 kilometrora. Gaixotasun larria, sendaezina, eta degeneratiboa da Arrietak duena.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend