Genero ikuspegiko bi puntu, Martxoaren 8aren aurreko plenoan

Etzi arratsaldean egingo dute otsaileko ohiko plenoa; guztira 11 puntu izango ditu udalbatzarrak
plenoa oiartzun 2018

Bihar berriro bilduko dira udal ordezkariak, plenoan.

Emakumeen Nazioarteko Eguna begi bistan da, eta, horrekin lotutako bi puntu aztertuko dituzte asteazken arratsaldean egingo duten plenoan.

Alde batetik, tokian tokiko bizitzan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko Europar Gutuna aztertuko dute. Bestetik, Genero Mainstreaming estrategiaren ezarpena aurrera eramateko jarraipen egituraren sorrera eta funtzionamenduaren arauketa egitea erabakiko dute.

Genero Mainstreaminga da edozein erabaki politikotan, genero eta berdintasun ikuspegia txertatzea.

Beste puntuak

Puntu horiez gain, San Marko Mankomunitatearen 2014ko aurrekontuari jarritako helegitearen egoeraren berri emango dute.

Gainera, Elorsoro kiroldegiaren kudeaketa daraman BPXport enpresak proposatutako jarduera berrien prezioa ere jorratuko dute.

Plenoa, ohi bezala, 19:00etan hasiko da, areto nagusian. Mahai gainean izango dituzten gaien zerrenda osoa ikusteko, sakatu esteka hau.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend