Kaleko zarata neurtuko dute ikasleek

Zarata mapa osatuko dute ikasleek.

Eskolako Agenda 21 programaren barruan ari diren ikasleak kalera aterako dira zarata neurtzera. Aurten hori izango dute aztergaia, zarata, eta bihar aterako dira kalera Errenteria-Oreretan  dagoenz arata maila neurtzeko.

Ikastalde bakoitzak bere ikastetxe inguruan aztertuko du zaratak duen eragina, noiz hasten den soinua zarata izaten, molestatzen duen, trafikoak eraginik ba ote duen, zarata murrizteko zer edo zer egiten den, eta herriko puntu zaratatsuenak zeintzuk diren identifikatzeko. Guztien artean lortutako emaitzak elkartu eta herriko zarata mapa egingo dute ikasleek.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend