Markagailua alde jarri dute EPLE-ko pilotariek

Emaitza onak asteburuan EPLEko jokalarienak.

Emaitza onak izan dituzte EPLEko pilotariek asteburuan. Zazpi garaipen lortu dituzte pilotari errenteriarrek eta lautan ez dute lortu markagailua alde jartzea. Formazio kategorietan Oihan Etxeberria eta Oier Ibarluzeak (EPLE-Urretxu) 18-12 irabazi zuten Zarrabeitia eta Txapagainen  kontra Doneztebeko Malerreka txapelketaren finalean Kimu Mailan. Zizurko Lau t´erdiko  txapelketan Iraitz Goikoetxea finalean sartu da Zugarraldeko Maiza 16-6 irabazi ostean. lau garaipen batu ditu EPLEkoak eta merezita sartu da finalean Haur Mailako pilotaria. Finala  datorren igandean jokatuko du.

Seniorretan ere garaipena lortu dute EPLEko pilotariek. Urmeneta (EPLE) Lizeaga (Hernani) bikoteak Lopez Aldai-Aizpuru 22-18 garaitu zuen Ortuellako txapelketako final aurrekoan. Maila ona erakutsi zuen EPLEko Urmenetak. Finala martxoaren 4an jokatuko du.

Euskal Liga, bestalde, final aurrekoetara heldu da. Datorren larunbatean jokatuko da Zubieta eta Hernaniko pilotalekuetan ordutegia zehaztu gabe badago ere oraindik. EPLEko palista eta esku pilotan ari diren jokalariek orain arteko maila erakutsi beharko dute,  bi finaletarako txartela lortu ahal izateko: seniorren eskuz binakakoan eta Ohorezko larruzko paletan. Lorpen handia litzateke EPLErentzat bi final horietara heltzea.

Asteburuan garaipena lortu dute Yorel eta Rubenek ligaxkan Nafarroako san Juan elkartea 35-18 irabazita Abetxukon jokatutako partidan.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend