Oiartzungo nesken talde nagusiak bide onetik jarraitzen du

Pradejonen zelaian hiru puntuak eskuratu zituzten; mutilen talde nagusiak, berriz, Bergararen etxean berdindu zuen
pradejon-oiartzun

Denboraldi honetan, Pradejonen kontra, jokoan zeuden sei puntuak eskuratu dituzte.

Oiartzun Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak bide onean jarraitzen du. Pasa den larunbatean Errioxaraino joan ziren oiartzuarrak, Pradejonen kontra jokatzera. Joaneko partidan aise gailendu baziren, oraingoan emaitza estuagoa izan zen: 1-2. Hala ere, hiru puntuak poltsikora, eta bosgarren postuan jarraitzeko emaitza eskuratu zuten.

Mutilen talde nagusiak, berriz, Bergaran jokatu zuen. Bosgarren dira sailkapenean, talde indartsua beraz. Arerio zaila izangatik, Oiartzunek puntu batekin bueltatu ziren.

Gainontzeko partidei dagokienez, saskibaloi taldeak irabazi zuen, eta areto futboleko taldeek emaitza positiboak lortu zituzten.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila

  • Pradejon-Oiartzun: 1-2.

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Bergara-Oiartzun: 0-0.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun B-Barakaldo: 1-2.

Gizonen Erregional Preferentea

  • Oiartzun B-Allerru: 0-5.

Emakumeen Erregional Maila. Gipuzkoako Kopa

  • Oiartzun-Goierri Gorri: 0-4.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Herrikide-Oiartzun: 4-5.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Miren Taberna-Gure Txokoa: 4-3
  • Ataun Troskaeta-Power Rangers: 3-3.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzungo Saskilagun-CD Internacional: 58-49.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend