Ainhoa Intxaurrandieta eta Igor Meltxorrek hitzaldia emango dute etzi

Intxaurrandieta GHKko presidente ohia apirilaren 12an epaituko dute Madrilen, Zubietako errauste planta gelditzeko erabakia hartzeagatik
intxaurrandieta errazkin

Errazkin eta Intxaurrandieta, lehen planoan.

Apirilaren 12an, Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin epaituko ditu Madrilgo Kontu Auzitegiak. 2013an Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) presidente zen Intxaurrandieta, eta Ingurumen diputatu Errazkin. Zubietako errauste planta geldiarazteko erabakia hartu zuten, eta egungo GHK-ko buruek salaketa jarri dute haien kontra. Obra eteteak eragindako “kalte ekonomikoak” (40 milioi euro) ordaintzea eskatu dute.

Angula ustelak izenburupean, Errazkin eta Intxaurraundietari elkartasuna adierazteko bira egingo dute Euskal Herriko hainbat auzo, herri eta hirietan. Datorren ostegunean, martxoak 1, Oiartzunen txanda izango da.

Hitzaldia antolatu dute, eta Intxaurrandieta bera eta Igor Meltxor Kazetari Kanaia elkarteko kazetaria ariko dira hizlari lanetan. Solasaldia Manuel Lekuona liburutegian izango da, 19:00etan hasita.

Oarso Bidasoko beste herrietan ere izango dira biak Angula ustelak elkartasun birarekin. Hala, martxoaren 14an Pasai Donibanen emango dute hitzaldia, apirilaren 17an Antxon, maiatzaren 12an Errenteria-Oreretan, eta maiatzaren 31n Irunen.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend