Delta hegala eta parapentea, bertatik bertara

lehenengojardunaldia 2013an antolatu zuen Txintxarrik.

lehenengojardunaldia 2013an antolatu zuen Txintxarrik.

Delta hegala eta parapentearen gaineko jardunaldiak antolatu ditu Txintxarri elkarteak bigarren aldiz. Martxoaren  13, 15 eta 17an egingo ditu, eta bideo emanaldiak, solasaldiak,  eta erakusketa antolatu dituzte jardunaldien barruan. Kirol mota horiek, herrietatik urrun egiten direla nabarmendu dute antolatzaileek, “beste espazio batzuk behar izaten ditugu, mendia gehienetan jendearengandik urruti xamar gelditzen direnak”. Asmoa, beraz, bertatik bertara jartzea da, “herrira ekartzea jendeak ikus dezan eta harremana ahalbidetzeko. Bide batez, baten batek ikasi nahi badu, horretarako aukerak eskaintzeko”.

Bideo emanaldiak izango dira jardunaldiaren protagonistak, eta horrenbestez, euskal kostaldea, belagoa, Arangoiti, edo Lanzaroten egindako parapente hegaldiak erakutsiko dituzte. Patxi Quintanak egingo du bigarren bideo emanaldia eta solasaldia, “bere eskolako hegaldiak erakutsiko ditu”.

Solasaldiek hainbat zalantza uxatzeko balioko dute, gainera, antolatzaileek azaldu dutenez, “halako kirolak arriskutsuak diren, garestiak, non ikas daitekeen, edo  hegaldiek zenbateko autonomia duten galdetzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. baita gure paisaia ezagunak airetik ikusteko aukera ere”.

Jardunaldiak amaitzeko, delta eta parapente erakusketa antolatu dute Agirre Lehendakariaren plazan goizez. Aurreneko hegalak eta parapenteak, eskoletakoak, azken berritasunak eta motordunak ere izango dira bertan.

Egitaraua

  • Martxoak 13, asteartea: Euskal kostaldeko hegaldia, Lanzarote, Belagua, Arangoiti… bideo hegaldiak, 19:00etan Txintxarrin.
  • Martxoak 15, osteguna: Delta hegala, parapentea, paramotorra, eskola hegaldiak bideo emanaldia Patxi Quintanarekin, 19:00etan Txintxarrin.
  • Martxoak 17, larunbata: Delta, parapente materialak, eta paramotorren erakusketa 11:00etatik 14:00etara Agirre Lehendakariaren plazan.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend