[Galeria] Elurrak arazo txiki batzuk besterik ez ditu sortu Oiartzunen

Haurtzaron normaltasunez ari dira eta Elizalde irekita dago; egoera bere normaltasunera iristen ari da
elurra oiartzun 2018

Irudi ederrak utzi ditu elurrak.

Gaur gau eta goizean botatako elurrak ez ditu arazo asko sortu Oiartzunen, ohiko buruhauste eta elurrari aurre egiteko lanez gain. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, momentu honetan, errepide nagusietan ez dago ibiltzeko arazorik. Mendi pistaren bat edo bestetan bai, baina egoera normaltasunera iristen ari da. Hori bai, oraindik arretaz ibili beharko da bolantea hartzerakoan.

Zerbitzuei dagokienez, autobus zerbitzuak oraindik ez du normaltasunez funtzionatzen, baina taxibusa bai. Haurtzaro Ikastola irekita dago, langile nahikoa hurbildu delako. Elizaldek ere bere ateak zabalik ditu, baina eskolarik ez dute emango. Arratsalderako Abaraxkan antolatuta zuten kafe tertulia martxoaren 7ra arte atzeratu dute.

Hori alde negatiboei dagokionez. Elurrak alde positiboak ere baditu, eta horiek utzitako irudi ederrak dira. Behean ikus daiteke sorta bat. 13:00etarako sei gradu zero gainetik eta euria iragarri dute. Beraz, aprobetxatu gelditzen den denbora puska!

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend