Greba feministarekin bat egin du Errenteriako Udalak

Atzoko plenoak aho batez babestu zuen mugimendu feministaren mozioa.

Aho batez. Alderdi politiko guztien babesarekin egin zuen aurrera atzoko plenoan Oreretako Mugimendu Feministak aurkeztutako mozioa, eta horrenbestez, bat egin du udalak martxoaren 8ko greba feministarekin. Hiru puntu zituen mozioak, grebarekin bat egitea zen lehenengoa, eta horrekin batera, udaleko emakume langileak zein udalbatzako emakumeak greba feministara bildu daitezen deitzea, mobilizazio eta zaintza zein kontsumo grebatan parte hartzera deitzea.

Azkenik, herritar guztiak, parte hartzera deitu ditu udalak mugimendu feministak antolatutako ekintzetan.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend