Hogei urte bazterrak dantzatzen

Patxi Perez eta konpainiak 20 urte bete dituzte bazterrak dantzan jartzen.

Patxi eta konpainiak 20 urte beteko ditu aurten, eta duela hogei urte antolatu zuen Ereintza Dantza taldeak ere Erromeria Eguna lehenengoz. Patxi Perezek eta Erromeria Egunak hainbatetan egin dutela topo beren ibilbidetan esan du Ereintza Dantza Taldeak, “lapurtarra urte askotan izan da herri dantzen jai handian”. Euskal Herriko hiriburuetan egingo dira hainbat ekitaldi eta  Gipuzkoari dagokiona berriz, Errenteria-Oreretan izango da. Urteurren bikoitza ospatzeko, hitzaldia, ikastaroa eta dantzaldia antolatu ditu, orain, Errenteriako dantza taldeak.

Dantzaldien bilakaeraren gaineko hitzaldia emango du Perezek berak martxoaren 12an Dantzagunean, dantzen jatorriaz eta bere esperientziaz arituko da lapurtarra. Dantza ikastaroak hartuko du lekukoa martxoaren 16an. Mazurkak, kurintak edo bourreak irakatsiko dituzte 19:00etan hasita. Ikastaroan parte hartzeko izena eman behar da. Ikasitakoak praktikan jartzeko, berriz, dantzaldia egingo dute  martxoaren 18an Herriko plazan 12:00etan. Eguraldi txarrarekin Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian izango da.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend