[Galeria] Kale ugari moztuta, eta autoa ez erabiltzeko gomendioa

Txikienek elurrarekingozatzeko bete hartu dute lehen ordutik.

Txikienek elurrarekin gozatzeko beta izan dute lehen ordutik.

Elurra iritsi da, eta goizaldetik, gelditu gabe ari da botatzen mara-mara. Irudi ederrak utzi ditu, Errenteria-Orereta zurituta dago eta goiz goizetik gazte eta haur ugari ari dira jolasean. Elurra eta hotzarekin batera trafiko arazoak ere heldu dira eta Udaltzaingoak HITZAri jakinarazi dionez hainbat kale moztu dituzte:  Tomas Lopez, Alabergako biribilgunetik auzoaren goiko aldera doan errepidea, San Markos kalea osorik, eta Renfeko tren geltoki pareko biribilgunetik Lezo aldera doan errepidea ere moztuta dago. Gainontzeko kaleak garbitzen ari dira udal mantenuko langileak une honetan eta gatza botatzen ari dira.

Autobus zerbitzurik ez dago eta Euskotren ere tarteka ari da zerbitzua ematen.

Udaltzaingoak gomendioa eman du autorik ez erabiltzeko, eta ezinbestekoa baldin bada, kateak jarrita irteteko, beti ere tentuz, alerta laranja ezarrita dagoelako.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend