Greba feministarekin bat egin du Lezoko EH Bildu-k

Martxoaren 8ko grebarekin bat egin du EH Bilduk.

Martxoaren 8rako deitutako greba feministarekin bat egin du Lezoko EH Bilduk. Koalizio subiranistak nabarmendu du, euskal jendartean ere, emakumeak direla prekarietatea eta ezberdintasuna modurik gordinean bizi dutenak, ” baita gizarte patriarkalaren ondorio sozialak, ekonomikoak eta lan arlokoak ere”. Lehentasuna dela mobilizazio soziala gaineratu du alderdiak, “baita egiazko berdintasunean oinarritutako jendartea eraikitzea ahalbidetuko duten tresna politikoak eraikitzea. Eraiki nahi dugun jendarte eredua gure herrian bertan erabaki ahal izateak ahalbidetuko dio Euskal Herriari behar dituen aldaketa sozialetan aurrera egitea”.

Zaintza lanak eta enplegua berdintasunean eta bidezko ereduarekin partekatu behar direla uste du EH Bilduk, eta horren harira, ezinbestekotzat jo du sistema ekonomikoak pertsonen beharrak erdigunean jartzea, eta ez  merkatuaren beharrak. Erabaki politikoetan emakumeek berdintasunean parte hartzeko aukera aldarrikatu du, bestalde, baita indarkeria matxistarik gabeko gizartea, “horretarako, ezinbestekoa da emakumeek beren gorputzaren zein sexualitatearen gaineko erabakiak askatasunean hartzeko aukera izatea”.

Horiek guztiak aldarrikatzeko, antolatutako mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu EH Bilduk Lezoko emakumeak, “beren egunerokoan lanean jarraitzera dei egiten diegu, gainera, gure herriak behar dituen tresna politikoak eskuratu eta jendarte eredu aurreratua, justua eta bidezkoa eraikitzeko, egiazko berdintasunean oinarritutako jendarte eredua eraikitzeko”.

Martoxaren 8ko egitaraua

  • Hilak 3, larunbata: 11:00etan murala margotuko dute Euskal herria plazara ematen duen eskolako paretan. Musika eta informazio banaketa. Egun osoan zehar, amantalak balkoietan eta kaleetan.
  • Martxoak 8, osteguna: 11:00etan 15 minutuko elkarretaratzea Saldise plazan: laneko arropak, moreak, banderola… eraman; 12:30etan: Manifestazioa Oreretan; 19:00etan Lezoko plazan bilduko dira, Oreretako manifestaziora elkarrekin joateko. Arropa moreak eta banderolak eramatea eskatu dute; 19:30ean eskualdeko manifestazioa Oreretan.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend