‘Lesa humanitat’, OzZinemaren eskutik

1936ko Gerraren lekukoei ahotsa eman die filmak.

1936ko Gerraren lekukoei ahotsa eman die filmak.

Lesa Humanitat. Hori da OzZinemak urteko hirugarren emanaldirako aukeratu duen filma. Ezin egokiagoa iruditu zaio zineklubari eta horren arrazoiak azaldu ditu: “Errenteriak memoria historikoarekin konpromisoa du, eta horren erakusle, hura berreskuratzeko abian duen proiektua da. Zinemak ere memoria historikoa berreskuratu nahi du, eta film hau horren erakusle da”.

1936ko Gerraren lekukoei ahotsa eman die filmean Hector Faver zuzendari kataluniarrak, eta aztertzen du zergatik egun argitu gabeko gertakariak eta aitortu gabeko 1936ko Gerraren biktimak dauden. Joan Tarda, Baltasar Garzon edo Chato Galante elkarrizketatu ditu zuzendariak filmean, eta Euskal Herrian lehenengo aldiz emango dute. Saioa doakoa izango da eta solasaldia ere antolatu dute Arantzadi Zientzia Elkartearekin eta Pako Etxeberria forentsearekin.

Emanaldia hilaren 13a (asteartea) izango da, 19:30ean Niessen zinemetan, eta gonbidapenak, berriz, Niessen Kulturgunean jaso behar dira.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend