Luberri Abesbatzaren doinuek hartuko dute Madalena basilika

Insausti eta Guerrero gaurko agerraldian.

Insausti eta Guerrero gaurko agerraldian.

Donostiako Luberri Abesbatzak kontzertua emango du  Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkartearen eskutik Madalena basilikan. Hamar urteko ibilbidea du abesbatzak, eta Antiguo-Luberri Institutu publikoko ikasleen gurasoek osatzen dute. 60 kide ditu eta horietako 55 izango dira abesbatzaren emanaldian Errenteria-Oreretan. Junkal Guerrero andoaindarra da zuzendaria eta abesbatzaren izaera “umila” nabarmendu du gaur emanaldia aurkezteko Jose Luis Insaustirekin batera egin duen agerraldian: “Partaideek ez dute ezagutza teknikorik, abesten dute gustuko dutelako, eta esfortzu handia egiten ari dira abesbatza aurrera ateratzeko”.

Borondate eta pasio handiarekin sortu zutela abesbatza gaineratu du, eta Errenteriakoa bezalako kontzertuak “aukera” direla egindako lan hori erakusteko esan du Guerrerok, “emanaldiak egiteko sarerik ez dagoelako normalean, eta balioa eman behar diogu maria Magdalenaren Lagunak Elkarteak eskaintzen digun espazioari”.

Emanaldiaren barruan egungo konpositore gipuzkoarren lanak entzuteko aukera emango du Luberrik, eta Javi Busto, Iker Gonzalez, Eva Ugalde, Josu Elberdin eta Guerrero beraren obrak abestuko dituzte, horietako asko marian Iriartek pianoarekin lagunduta.

Insaustik eta Guerrerok herritar guztiak animatu dituzte kontzertura bertaratzera, eta Guerrerok berak harago jo du, “animatu nahiko nituzke beste institutu publikoetako gurasoak abesbatzak sortu eta esperientzia hau bizitzera”.

Kontzertua, doakoa izango da eta 20:00etan hasiko da.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend