Batelen ligako zazpigarren jardunaldia San Pedron

Batelak, arrauna, badia, batel

Batelek badia koloreztatuko dute beste behin.

Etzi, igandea, Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren jardunaldia izango dute jokoan Oarsoaldeko ontziek. Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuko du lehia, eta 10:30ean hasiko dira, kategoriaka, estropadak.

Oraingoz, San Juan da ligetan ondoen dabilen taldea, emakumeen absolutuetan eta gazteetan, eta gizonen senior eta kadeteetan lider direlako.

Ligako hurrengoa martxoaren 11n egingo dute, Donostian, Loiolako estropada eremuan.

Partaideak

Estropada eremua

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend