Euskal dantzak, Gaztañoko Sorgunearen eskutik

Euskal dantza ikastaroa antolatu du Gaztañoko Sorguneak.

Euskal dantza ikastaroa antolatu du Gaztañoko Sorguneak.

Gaztañoko Sorguneak eskaintza zabaltzen jarraitzen du. Euskal dantzen ikastaroa antolatu du orain, eta horren aurkezpena hilaren 7an, asteazkena, egingo dute Gaztañoko lokal berrian 19:00etan. Marisa Mujika Iraultza Dantza taldeko kidearen eskutik, arin arina, fandangoa, polkak, mazurkak eta zauziak ikasteko aukera izango dute parte hartze dutenek.

Klake eta txalaparta ikastaroak ere martxan dituztela gogorarazi dute antolatzaileek. Lehenengoan hamar lagun ari dira parte hartzen eta asteartero egiten dute saioa 19:15ean hasita.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend