Lilatoian talde argazkia egin eta elkartasuna helarazi

Pasaiako partaideetako batzuk, proba hasi aurretik eta tartean Amaia Agirregabiria.

Proposamena Ogi Berri Triatloi Taldearena da, eta deialdia emakume pasaitarrentzat. Proposamena, aurreko urteetan egin antzera Lilatoia hasi aurretik Gipuzkoa plazan elkartea eta talde argazkia egitea. 09:45erako jarri dute zita.

Aurten, gainera, elkartasun keinu bat helarazi nahi diote Amaia Agirregabiriari. Lilatoian parte hartu izan du Pasaiako alkate ohia, baina aurten, bere espetxealdiak ez dio baimenduko parte hartzerik. Igandean 104 egun bete ditu preso Agirregabiriak eta elkartasuna helaraziko diote korrikalari pasaitarrek.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend