Lousada kalean bidegorria etenda dagoela salatu du Eguzkik

Lousada kaleko lanak direla eta, bidegorria etenda dago.

Lousada kaleko lanak direla eta, bidegorria etenda dago.

Etxebizitza eraikitzen ari direla eta, Lousada kaletik pasatzen den bidegorriaren zati bat etenda dagoela salatu du Eguzki Talde Ekologistak. Lizentziaren xehetasunak ez dituela taldeak ezagutzen, baina bidegorriaren zati horren okupazioak luze joko duela uste du Eguzkik eta irtenbidea eskatu du: “Oinezkoen eta Txirrindularien Mugikortasun Planaren arabera sare nagusia den bidegorriaren zati hau etenda egonda, ez genuke ulertuko horren erabilera bermatzeko neurririk ez hartzea. Inork imajina dezake errepide nagusi batean trafikoa hainbeste denbora etenda egotea inolako alternatibarik eman gabe?”.

Alternatiba bat proposatzea exijitu dio udalari Eguzkik, “lehenbailehen” , eta halaber, ibilbidearen jarraipena eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko neurriak jar ditzan eskatu dio, “oraindik horrelakorik aurreikusi ez badu, neurriak zehaztu, eta ahalik eta lasterren abian jar ditzala”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend