Soldata arrakala salatuko du Duintasunak

Elkarretaratzea eta manifestazioa egin ditu Duintasunak.

Hilaren 5ean, hileko lehen astelehenean kaleak hartuko dituzte pentsiodunek eta jubilatuek Duintasuna elkarteak deituta. Datorren asteleheneko elkarretaratze eta manifestazioan oso presente izango dute Martxoaren 8a, eta emakume pentsiodunek bizi duten egoera “are latzagoa” salatuko dute. Pentsioetan ere soldata arrakala dagoela salatuko dute, “dituzten miseriazko pentsioetan ikusten da hori”. Horrenbestez, alarguntza pentsioetan murrizketarik ez egitea eskatuko dute, baita gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea ere.

Espainiako Gobernuak egindako %0,25eko igoera “ziztrinari” ezetz esango diote berriz ere asteleheneko elkarretaratzean. 11:00etan bilduko dira Herriko plazara eta bertan elkarretaratzea eginda, manifestazioa egingo dute erdialdeko kaleetan barrena.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend