Aldeguna elkartearen mende erdia ospatzeko, truk txapelketa

Arraguako elkartea sortu zela mende erdia da aurten; datorren ostiralean truk txapelketa berezia egingo dute, sari potoloekin
truk txapelketa

Trukean aritzeko aukera ona izango da ostiralekoa.

Arraguako Aldeguna elkartea sortu zenetik 50 urte pasa dira. Urteurren seinalatua ospatzeko asmoz, hainbat jarduera antolatzeko asmoa dute. Hurrengoa, truk txapelketa. Datorren ostiralean jokatuko dute, elkartearen egoitzan, 22:00etan hasita.

Karta joko txapelketa berezia izanda, modu berekoak izango dira sariak (ikus behean). Izen emateak hamabost euro balioko ditu, eta errepeska prezioaren barruan sartuko da.

Sariak

Txapelketa normala

  1. saria: Txapelak, arkume bat, bi legatz eta mariskoa.
  2. saria: Arkume bat eta bi ardo botila.
  3. Bi legatz eta bi ardo botila.
  4. Bi untxi eta bi ardo botila.

Errepeska

  1. Bi legatz eta langostino kaxa.
  2. Bi langostino kaxa eta xanpain botila.
  3. Bi oilasko.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend