Denak berdinak direlako

61 oiartzuarrek parte hartu dute Lilatoiaren XXIX. ekitaldian; Elena Cano izan da azkarrena, eta Ane Asensiok ere parte hartu du
ane asensio lilatoia

Ane Asensio Telletxeak ‘handbike’-arekin osatu zuen bost kilometroko ibilbidea.

Emakumeei ikusgarritasuna ematen dien lasterketa jokatu zuten atzo, Lilatoia. XXIX. ekitaldia zen atzokoa, eta 5.000 emakumetik gora parte hartu zuten. Oiartzundik kuadrilla eder bat hurbildu zen Donostiara, 61 lagun denera. Bakarka edo taldeka, parte hartzea izan zen garrantzitsuena. Espaloietan ere bai izan zen eskuak txaloka astindu zituenik.

Azken sailkapenak daudenez, horien berri ere eman behar da. Elena Cano Gauthier beteranoen mailako atleta izan zen oiartzuarren artean azkarrena. Bost kilometroko ibilbidea 25 minutu eta 35 segundotan egin zituen. Oiartzuarren sailkapen osoa ikusteko, sakatu esteka.

Lilatoian berdintasuna, oztoporik gabe, aldarrikatzen denez, Ane Asensio Telletxeak ere bertan hartu zuen parte. Handbike-an egin zuen lasterketa, ordu erdi pasatxoko marka eginez.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend