Greba feminista babestu du Errenteria Irabaziz-ek

Aurreko urte bateko Martxoaren 8ko manifestazioa.

Martxoaren 8ko greba feministarekin bat egin du Errenteria Irabaziz hautesle elkargoak eta herritar guztiak deitu ditu parte hartzera 12:30ean eta 19:30an Oreretako mugimendu Feministak antolatu dituen manifestazioetan. Herriko plazatik abiatuko dira biak. Errenteria berdinzaleagoa egiteko ezinbestekoa dela osteguneko greba feminista babestea erantsi du Errenteria Irabazizek. Mugimendu feministak beti izan duen emakumeen eskubideen aldarrikapena eta borroka eremua hartzea “pozgarria” dela esan du bestalde, “askotan isilarazi edota gutxietsia izan delako”.

Grebak “pertsonak erdigunean” jartzea eskatuko du Errenteria Irabazizen esanetan, “indarkeria matxista desagertzea, sexuen araberako lan bereizketa, lan erreproduktiboaren aitortza,  zaintza partekatzeko neurri eta zerbitzu publikoak, lgtbfobiarik gabeko hezkuntza publiko, laiko eta feminista, kontsumo iraunkorra eta berdintasun politikak eskatuko dituzte”.

Grebarekin plazak bete behar direla erantsi du, “ez da erosi behar, ikasgelak hutsik utzi behar dira eta zaintza lanak ezinbestekoak baino ez dira egin behar egun horretan, baina grebaren benetako arrakasta emakumeek antolatzen, borrokatzen, eta ekarpenak egiten jarraitzea izango da, gizarte parekidea lortu arte”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend