Haurtzaro Atletismo Taldean zaildutako atletak, bikain Espainiako txapelketetan

Alazne Garrido, Julen Perez eta Nerea Oiartzabal 20 urtez azpiko Espainiako Pista Estaliko Txapelketan aritu dira; taldeko bi kide Murtzian izan dira
espainiako kros txapelketa

Aurten Murtzian jokatu dute Espainiako Kros Txapelketa.

Haurtzaro Atletismo Taldean ibilitako eta aritzen diren atletek protagonismoa izan dute pasa den asteburuan, Espainiako hainbat txapelketetan. Postu onenak lortu dituztenak Oiartzungo taldean ibilbidea hasi zutenak izan dira.

Hogei urtez azpiko Espainiako Pista Estaliko Atletismo Txapelketa jokatu dute Ourensen (Galizia). Haurtzaron aritutako hiru kirolari izan ziren bertan. Bidasoa Atletiko Taldeko Alazne Garrido eta Nerea Oiartzabalek paper txukuna bete zuten. Garrido bosgarren izan zen 400 metroko lasterketan, 57 segundo eta 66 ehuneneko markarekin. Oiartzabalek, berriz, metro eta 63 zentimetroko langa gainditu zuen altuera jauzian. Seigarren izateko balio izan zion.

Julen Perez Loperena, berriz, bosgarren izan zen 200 metroko lasterketan. Orain dela hilabete eskas zilarrezko domina lortu zuen Euskadiko Txapelketan. Ourensen, ordea, ez zuen orduko denbora hobetu, eta 22 segundo eta beste hainbeste ehunenekotan gelditu zuen kronometroa.

Krosa, Murtzian

Egun Haurtzaro Atletismo Taldean ari diren bi kirolarik Murtziaraino bidaiatu dute, Espainiako kros txapelketan parte hartzera. Hemezortzi urtez azpikoetan Ane Etxebestek 36. postuan bukatu zuen lasterketa.

Hiart Ibarguren oreretarra, berriz, 16 urtez azpikoetan lehiatu zen. 43. postuan iritsi zen helmugara. Biak ala biak Euskadiko selekzioaren ordezkari lanak egin zituzten.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend