Hibaikako emakumeentzat izan da Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren jardunaldia

Hibaikako emakumeak estropadan. ARGAZKIA: JOSU Z

Hibaikako emakumeak estropadan. ARGAZKIA: JOSU Z

Emakume Absolutuen kategorian Hibaika garaitu zen atzo San Pedron jokatutako Gipuzkoako Batel Ligaren zazpigarren jardunaldian.  Hibaika A ontziko emakumeek 09:45,52ko denbora egin zuten eta hiru segundoko errenta atera zioten bigarren ontziari, San Juan Bko tripulazioari. Hibaikaren bigarren ontzia, seigarren sailkatu zen kategoria berean. Mutil Seniorren kategorian, errenteriarrak seigarren sailkatu ziren. Jubeniletan, neskek laugarren postua egin zuten, San Juan, Tolosaldea eta Orioren atzetik, eta mutilen  Kadete kategorian, berriz,  seigarren izan zen Hibaika A eta hamazazpigarren Hibaika B. Hibaika B tripuklazio mixtoarekin aritu zen.

Promesa Kategoriako neskek zazpigarren postua egin zuten.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend