Hiru gailurren azpian, ‘rangerrak’ nagusi

Power Rangers taldea nagusi izan zen partida osoan zehar, nahiz eta gol bakarreko aldeagatik irabazi zuten; futbol talde nagusiek kale egin zuten
power rangers-miren taberna

Partida lehiatua jokatu zuten Elorsoroko kantxan.

Elorsoro kiroldegiak partida berezia jaso zuen pasa den ostiral arratsean. Aiako Harriko derbia-ren itzuliko partida jokatu zuten bertan. Power Rangers eta Miren Taberna taldeak nor baino nor aritu ziren, eta lehenek joaneko partidan jasotako porrota itzuli nahi zieten bigarrenei.

Baita itzuli ere. Power Rangers 2-0 aurreratu zen markagailuan, baina Miren Tabernak berdintzea lortu zuen. Kamiseta zuridunak ez ziren kikildu, eta berriro bi aldeko errenta lortu zuten. Miren Tabernak aldea gol batera txikitzea lortu zuen, baina alferrik. Datorren partidara arte, rangerrek aginduko dute Hirumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbideren itzalean.

Power Rangersek sailkapeneko seigarren postura jauzi egin du. Miren Taberna, berriz, azken aurreko postuan da. Herriko beste areto futbol taldeak, Oiartzunek, garaipen bikaina lortu zuen Gipuzkoako Lehen Mailako hirugarren sailkatuaren kontra.

Gainontzeko kirolei dagokienez, Oiartzun Kirol Elkarteko futbol talde nagusiek modu berean egin zuten kale: Karla Lekuonan 0-1 galduta. Nesken kasuan, bosgarren postua galdu dute, larunbatean arerio izan zuten San Ignacioren mesedetan. Saskilagunek, berriz, bi puntuko aldeagatik nagusitu ziren.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila

  • Oiartzun-San Ignacio: 0-1.

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Oiartzun-Mondragon: 0-1.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun B-Añorga: 0-0.

Gizonen Erregional Preferentea

  • Trintxerpe-Oiartzun B: 3-2.

Emakumeen Erregional Maila. Gipuzkoako Kopa

  • Danena-Oiartzun: 0-4.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun-Iurre Taberna Tolargi: 5-4.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Power Rangers-Miren Taberna: 4-3.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Goierri-Oiartzungo Saskilagunak: 49-51.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend