Iparraldeko etorbideko aparkalekuen antolaketa berritzen hasi dira

Orain arte egon den antzeko aparkaleku kopurua egongo da, baina segurtasun gehiagorekin; Legarreako obrak ondoren egingo dituzte
iparralde etorbidea

Gaur hasi dira Iparralde etorbideko lanak.

Iparralde etorbidea eta Legarrea kalea berrantolatzeko lanak hasi dituzte gaur. Lehendabiziko fasean, barianteko aparkalekuak izango dira lanen helburua. Etorbidearen bi aldeetako aparkalekuak berriro antolatuko dituzte, Legarreatik hotelera bidean. Horretarako, parrokiaren aldeko espaloiaren zati bat kenduko dute.

Oiartzungo Udalak ziurtatu duenez, gaur arte egon den aparkaleku kopuru oso antzekoa mantenduko da. Hori bai, baldintzak aldatuko dituzte: trafikoaren segurtasunean zein oinezkoenean hobekuntzak egongo dira. Lan horiek lau aste iraungo dute, gutxi gora behera.

Legarrea, ondoren

Iparralde etorbidearen lanak bukatuta, Legarrea kalekoekin hasiko dira. Udalak maldaren irisgarritasuna hobetu nahi du, eta horregatik eskailerak arrapalagatik aldatuko dituzte. Baranda bat izango du alde banatan, segurtasuna bermatzeko.

Hiru fasetan egingo dituzte lan horiek. Fase bakoitzean, bide zati bat itxita egongo da. Horregatik, noizbehinka, Legarreako bizilagunek Fraileen Bidea erabili beharko dute etxera iristeko.

Bi kaleetako ingurua hobetzeko lanetan 284.606 euro inbertituko dituzte.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend