Karrikan ere bai hasi dituzte obrak, bidea zabaltzeko

Hiru hilabete iraungo dute auzoa eraberrituko duten lanek; lehenengo fasean errepidea zabalduko dute
karrika obrak

Obrek hiru hilabete inguru iraungo dute.

Karrika auzoaren itxura zertxobait aldatuko duten lanak hasi dituzte gaur. Lehendabiziko fasean, Larraldapa eta auzoko plaza lotzen dituen errepidea zabalduko dute, baita hoditeria aldatu ere.

Bigarren fasean, berriz, auzoko sarrerako espaloia eta bidea berrituko dituzte. Obren fase horrek irauten duen artean, 08:00etatik 17:30era Karrika trafikoari itxita egongo da. Udalak Beheko Errotan aparkalekua prestatu du, auzotarrek euren ibilgailuak bertan utz ditzaten. Arraskueko herribidea larrialdi uneetarako prestatuko dute. Oiartzungo Udalak auzotarrei eskatu die bide hori ahalik eta gutxien erabiltzea.

Obrek irauten duten bitartean, ikastetxeetako autobusen geltokia Larraldape izango da. Taxibusaren zerbitzuan ere egongo da aldaketatik: auzoa itxita egongo den momentuetan Beheko Errotako aparkalekuan geldituko da.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend