Lourdes Mariezkurrenak irabazi du Lilatoia 60 urtetik gorakoen kategorian

Amaiaren alde

Amaia eta Ikerren aldeko mezuek tokia izan dute aurtengo Lilatoian.

Parekidetasuna aldarri 5.000 emakumetik gora elkartu ziren atzo Donostian, 29. Lilatoian. Urtero legez, festa giroa nagusi izan zen lasterketa bitartean, baina lehia ere izan zen, lehia gogorra, eta markak hausteko saiakeran emakume pasaitarrak.

60 urtetik gorakoen kategorian Lurdes Mariezkurrena sanjuandarrak irabazi zuen lasterketa.  Kirolari beteranoa, badaki zen den Lilatoian podiuma zapaltzea, aurretik baita ere irabazia duelako proba kategoria berean. Sailkapen orokorrean, 42.na izan zen atleta sanjuandarra.

Nabarmentzeko baita ere Ana Cruzen postua. Lehen pasaitarra izan zen, kategoria nagusian seigarren postuan sailkatuz. 00:19:50, horixe antxotarraren denbora.

Eta festa eta lehiaz gain, aldarrikapena. Emakumeen eskubideen parekidetasunaren alde ez ezik, Amaia Agirregabiriaren askatasuna aldarri. Ohi bezala, lasterketa hasi aurretik, Gipuzkoako plazan elkartu ziren korrikalari pasaitarrak talde argazkia egiteko,  eta aurten, ez dute ahaztu urtero haiekin han izan ohi den Amaia Agirregabiria. Alkate ohiak ere izan du gogoan urteroko zita, eta bere mezua ere zabaldu dute haren gertukoek.

Sailkapena

 

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend