Martxoaren 8rako prest Lezon

murala.lezo

Euskal Herria plazan larunbatean egin zuten murala.

Murala margotu zuten larunbatean Lezoko emakumeek, Euskal Herria plazan, Lezo Herri Eskolako paretan, aurtengo Martxoaren 8a berezia izango dela jakinarazteko. Hala izango da. Izan ere, larunbaterako, murala egiteaz gain, amantalak kale eta balkoietan jartzeko deia egin zuten Lezoko emakumeek, borrokaldiari lotura dagoelako aurtengo Martxoaren 8a.

Lezoko emakumeek hainbat jarduera prestatu dituzte Martxoaren 8ta begira, Emakumeen Egunari begira, alegia. Batzuk ohikoak dira, eta beste batzuek harremana dute nazioartean eta Euskal Herrian egingo den planto feministarekin. Honakoak dira ekitaldi horiek:

Hilaren 5etik 10era

  • Gaxuxaren lanak ikusgai Kultura Aretoan.

Hilaren 8an

  • 11:00etan 15 minutuko elkarretaratzea Saldise plazan.
  • 12:00etan, eskualdeko manifestazioa Errenteria-Oreretako Herriko Plazatik.
  • 19:00etan, Lezoko plazan biltzeko deia Errenteria-Oreretako manifestaziora joateko (19:30ean da). Arropa morea eta banderolak eramateko deia egin dute.

Hilaren 10ean

  • 18:00etan, Pago justo lanarekin zineforuma, Gezalan, Loredi Salegik gidatua.

Hilaren 23an (hilaren 16tik 23ra atzeratu dute)

  • 19:00etan, Gezalan, Zinegoak-eko film sarituen emanaldia.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend