Udal gobernuaren aurreikuspen falta salatu du Pasaiak Ahal Du-k

elurra.pasaia

San Pedron, badian, ontziak elurrez beteta.

Pasaiak Ahal Du-ren ustez udal gobernu taldeak ez zuen behar bezala kudeatu lehengo asteko elurtea. “Aurreikus falta” izatea eta “plangintza eskasa” egitea  egotzi dio koalizio moreak gobernuari.

Hedabideetara igorritako oharrean, bezperan gatza bota ez izana eta zerbitzua langile gehiagorekin indartu ez izana leporatu dio PADk gobernuari, halakoetan menderatu ezin diren egoerak beti suertatzen direla onartuta ere, ondoriok arintzeko hartu zitezkeen neurriak behar bezala ez zituztela hartu argudiatuta.

Ohar berean, Pasaiak Ahal Du-k eskerrak eman dizkie udal langileei, bereziki beren lan jarduna aurreratu zuten guztiei.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend