Asteburuak pasa ahala, argiago geratzen ari da pala txapelketa

Hamabi partida jokatu dituzte asteburuan; oiartzuarrek jokatutako partidetan ez zen etxekoentzako zorte onik izan
euskal herriko pala txapelketa (2018-03-06)

Zutik, Eizagirre, Aierbe, Gartzia, Garmendia. Makurtuta, Karrera, Bikutze, Bitoria eta Iraola.

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiak bosgarren asteburua pasa berri du. Datorren fasera nortzuk sailkatuko diren argitzen ari da, pixkanaka, nahiz eta oraindik dena argi ez dagoen.

Hamabi partida jokatu zituzten Madalensoron, eta kolore guztietako partidak izan ziren. Gehienetan, irabazleak nahiko erraz gailendu ziren, baina partida orekatuak ikusteko aukera ere izan zen.

Oiartzuarrei dagokienez, bi partidetan parte hartu zuten, eta bietan kale egin zuten. Bikutze, urtebete min hartuta egon ondoren, kantxara itzuli zen. Karrerarekin batera jokatu zuen partida 25-10 galdu zuten, eta urtebeteko etenaldia igarri zitzaion. Geratzen zaien partida irabazi beharko dute, kanpoan ez geratzeko.

Bidegain izan zen jokatu zuen beste oiartzuarra, Gomez donostiarrarekin batera. 16-25 galdu zuten San Miguel eta Ziarsolak osatutako bikotearen kontra. Aurreko partida irabazi zutenez, ziurrenik hurrengo fasera pasako dira.

Bestalde, aurtengo txapelketan materiala eragin handia izaten ari da. Jokoan jartzen dituzten pilota horiek bikoteen arteko aldea nabarmen desorekatzen dute. Hala ere, jartzen duten bizitasuna dela eta, ikusgarritasuna areagotzen dute. Ezin denak pozik utzi.

Hirugarren Maila

  • Lizaso-Etxabe / Askaiturrieta-Juaristi: 25-14.
  • Aierbe-Gartzia / Bikutze-Karrera: 25-10.
  • Eizagirre-Bitoria / Iraola-Garmendia: 20-25.
  • Enbil-Otxoa / Maneiro-Aizkorreta: 6-25.

Bigarren Maila

  • Biana-Aztiria / Landa-Juanikorena: 25-15.
  • Legarreta-Legarreta / Ormaetxea-Alvarez: 25-19.
  • Imaz-Elizalde / Barbulo-Aranjuelo: 24-25.
  • Egialde-Goiburu / Perez-Perez: 24-25.
  • San Miguel-Ziarsolo / Bidegain-Gomez: 25-16.

Lehen Maila

  • Antxordoki-Telletxea / Berho Goñi: 25-9.
  • Aizpuru-Gastesi / Salaberria-Huegun: 8-25.
  • Zabala-Arroniz / Arriaga-Unda: 12-25.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend