Gaztetxoak haurrei, Kontakatiluketan

kontakatiluketan

Ipuin kontalari ariko diren hiru gaztetxoak antzerki eskolako ikasleak dira.

Nahia Badiola, June Harina eta Irati de Dios ipuin kontalari gisa ariko dira datozen asteotan Pasaiako lau barrutietan. Antzeri eskolako ikasleak dira hiruak, eta 12 urte dituzte. Ipuinak, berriz,  5-8 urte arteko haurrei kontatuko dizkiete, Kontakatiluketan deritzan egitasmoaren barruan.

Elkarlan baten emaitza da Kontakatiluketan egitasmoa, Badia Plaza Antzerki Eskola eta liburutegien artekoa. Helburua, antzerki eskolan ari diren gazteak ipuin kontalari gisa trebatzea, eta bide batez, ahozkotasuna eta euskara lantzea. Bide horretan, antzerki ikasleek Maider Galartzaren laguntza izan dute. Aktorea da Galartza eta eta ipuin kontalari gisa aritu izan da orain baino lehen.

Liburutegietako emanaldien aurretik entsegu irekiak egingo dituzte Pasaia-Lezo Lizeoarekin eta Anunciatarekin elkarlanean. Saio hauek kultur etxean izango dira, eskola orduetan, 5 urteko ikasleentzat.

5-8 urte arteko haurrentzako saioak, berriz, datorren astean hasiko dira. Hilabete honetan izango dira Antxoko eta San Pedroko emanaldiak, eta apirilean, azkenik, Donibaneko eta Trintxerpekoak. Emanaldi guztiak asteazkenetan izango dira, 18:30ean, eta guztiak debaldekoak.

Aurtengo emanaldietan sorpresak egongo direla agindu dute antolatzaileek eta adin tarte horretako guraso guztiei beren seme-alabak eramateko gonbidapena luzatu diete.

Saioen egutegia:

  • Hilak 14: Antxoko kultur etxean.
  • Hilak 21: San Pedroko udal aretoan.
  • Apirilak 11: Donibaneko liburutegian.
  • Apirilak 18: Trintxerpeko alkateordetzan.

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend