Bide publikoan egindako lanetan kutsadura saihesteko eskatu du Eguzki-k

Kalea konpontzeko lanean Errenteriako Biteri eta Morrongilleta kaleen arteko bidegurutzean. Argazkia: EGUZKI

Eguzki Talde Ekologistak eskaera egin dio Errenteriako udalari, bide publikoan egiten diren lanetan kutsadura saihesteko. Lanak egiteko erabiltzen diren makinek ez dutela sistemarik partikulek atmosfera kutsatu ez dezaten salatu du, eta  horrenbestez, neurriak hartzeko eskatu dio. “Partikulak inolako kontrolik gabe isurtzen dira atmosferara, eta oinezkoek arnasten dituzte. Egiaztatu da, esaterako, granitoak kristal-silizea duen hautsa zabaltzen duela airean. Substantzia horrek kalte oso larriak eragin ditzake bai larruazalean eta begietan, zein arnasketa sisteman, hala nola, silikosia, tuberkulosia eta biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa”, salatu du Eguzkik.

Horren aurrean, udal langileei eta herri lanak egiten dituzten enpresa esleipendunei bide publikoan egiten dituzten lanek sortutako kutsadurak saihesteko neurriak har ditzala eskatu dio udalari.

Eguzkik HITZAri bidalitako bi argazkietan Donostiako kale bat eta Errenteria-Oreretako Biteri eta Morrongileta kaleen arteko bidegurutzea azaltzen da. Lehenengoan, bide publikoan lanean ari den langilearen mozteko makinak partikulak atmosferara ez zabaltzeko sistema dauka, bigarren argazkiko langileenak, ez.

Langile bat Donostia kalean, partikula kutsakorrak ez zabaltzeko sistema duen makina batekin. Argazkia: EGUZKI

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend