[Bideoarekin] Emakumeak agendaren protagonista

bizikleta martxa feminista

Emakume pasaitarrak, Donibaneko plazan, bizikleta martxa feministan abiatu aurretik.

Martxoak 8a gerturatu ahala biderkatzen ari dira kultur ekitaldiak, guztiak emakumea protagonista.

Pasaian lehengo asteburuan hasi ziren martxoak 8ari lotutakoak, eta gaurtik aurrera, ia egunero izango da ekitaldirik Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.

Gaurko, esaterako, mahai inguru bat antolatu dute Trintxerpen. Eraikuntzak eta Begiradak lemapean bost emakume elkartuko dira solasaldian, zuzenbidean, kirolean, argazkilaritzan eta arkitekturan aritutakoak. 19:00etan hasiko da mahai ingurua.

Bihar, berriz, Andrey Zvyagintsev zuzendariaren Elena filma proiektutako dute San Pedron, 19:30ean, Zurruna zineklubean, eta Zirizan, Virgina Gil Couso argazkilariaren Bakardadeak erakusketa zabalduko dute. Apirilaren 8ra bitartean egongo da zabalik erakusketa, asteazkenetik larunbatera, 18:30etik 20:30era, eta igande eta jai egunetan, 11:30etik 13:30era.

Ostegunean greba

Bien bitartean gero eta gehiago dira grebara batuko direla iragartzen ari diren enpresa eta eragileak. Pasaia-Lezo Lizeoko emakumeek, esaterako, grebara batzea erabaki dutela iragarri dute jada, eta ondorioz, ostegunean ikastolako ohiko jarduna erabat baldintzatuta egongo dela ohartarazi.

Beste hainbat lantokik ere, Antxoko Kamio taberna kasu, iragarria dute lanuztearekin bat egiteko asmoa dutela.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend