[Bideoarekin] Itzal talde antxotarra, M8-aren abesti lehiaketan finalista

itzal.taldea

Itzal taldekoek herritarren botoak behar dituzte lehiaketa irabazteko.

Durangoko (Bizkaia) Herri Akordioa iniziatibak abesti feministen lehiaketa antolatu du, Martxoaren 8aren (M8) harira. Jada lehiaketa horretako finalistak aukeratu dituzte, eta horien artean Pasai Antxoko talde bat dago, Itzal taldea.

Gazte antxotarrek Eutsi abestia aurkeztu dute lehiaketara, eta publikoaren saria jasotzeko atxikimendua behar dute. Horretarako, bai Youtuben zein Facebook-en ahalik eta ‘Atsegin dut’ gehiago behar dituzte.

Beraz, Oarsoaldeko taldea saritua izan dadin, ‘Atsegin dut’ horien bila ari dira. Taldea osatzen duten lau gazteek herritarrak animatu dituzte euren abestia entzun, eta aldeko botoa eman dezaten. Behean, botoa emateko aukera ematen duten estekak eta bideoa:

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend