Guraso Eskola zerbitzua martxan jarri du Errenteriako Udalak maiatza bitartean. 2-16 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta, haiek dinamizatu eta hainbat gaietan heztea du helburu.
Dolu prozesua, sare sozialak, eta komunikazio eraginkorra landuko dituzte besteak beste.
Guraso Eskola zerbitzua martxan jarri du Errenteriako Udalak maiatza bitartean. 2-16 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta, haiek dinamizatu eta hainbat gaietan heztea du helburu Guraso Eskolak. Errenteria-Oreretako ikastetxe guztietara zabalduko da zerbitzua eta dolu prozesuaz, sare sozialez, nerabezaroaz eta negoziazioaz, eta komunikazio eraginkorraz mintzatuko dira.
Hilabete honetan dolu prozesuaz arituko dira Bidegin elkarteko kideekin. Apirilean helduko da sare sozialen gaineko saioa, Rafa Buitronen eskutik.
Beste bi saioak maiatzean izango dira, eta GEUZ Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroaren eskutik.
Informazio gehiago erreferentzia ikastetxean jaso dezakete gurasoek, Hezkuntza eta
Gazteria azpisailera posta elektronikoa bidalita edo 943 44 96 06 telefono zenbakira deituta.