Haur onkologikoen infekzioen gainean ikertzeko 4.000 euroko beka

June Sanchez Tolaretxipi Beka banatu dute bigarrenez.

Juneren Hegoak Elkarteak Euskal Herriko Pediatria elkartearekin batera antolatu duen June Sanchez Tolaretxipi Bekak badu irabazlea. Itziar Astigarraga Agirre ikerlariak irabazi du. Orain, Susana Garcia Obregon biologoa eta bere taldearekin batera, minbizia duten haur eta nerabeengan sortutako infekzioak aurreikusten dituzten markagailuak ikertuko ditu Astigarragak. Bekaren 4.000 euroak izango dituzte lan horretan laguntzeko.

Haur onkologia alorrean ikertzeko diru laguntzak ematea du helburu June Sanchez Tolaretxipi Bekak, diagnostikoan, jarraipenean, zein tratamenduan ekarpenak egitea bilatzen du. Gaixotasunaren faktore iragarleak eta tratamenduak ikertuko dituzten proiektuak hobesten ditu bekak, baina era berean,  gaixo onkologikoaren bizitza kalitatea hobetuko duten teknika diagnostikoen zein terapeutiken ikerkuntzara bideratutako proiektuak aintzat hartzen ditu.

Carlos Sanchez Juneren Hegoak elkartearen lehendakariak ikerketaren garrantzia nabarmendu zuen, “ikerketarik gabe itxaropenik ez dago, eta itxaropenik gabe etorkizunik ere ez”. Astigarragak  bere lanaren ardatzak azaldu zituen: “Minbizia duten haurren eta nerabeen heriotza eragiten duten faktoreen artean, infekzioak dira nagusienak; beraz, infekzioen jatorria ezagutzeak lagunduko du heriotza horiek saihesten”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend