Kiroldegia dantzarien plaza bihurtuko da datorren igandean

Elizalde Dantza Taldeak Gazteen Mailako Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa antolatu du; liga barruko 'jardunaldia' izango da Oiartzungo saioa
aurresku soinu zahar oiartzun

Dantzari eta ikuslez beteko da Elorsoroko kantxa.

Elorsoro kiroldegiko kantxak kirolerako izateari utziko dio. Igande eguerdian, gutxienez. Izan ere, Elizalde Dantza Taldeak, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin, Gazteen Mailako Aurresku eta Soinu Zahar txapelketako kanporaketako saioa antolatu du ordurako.

Gipuzkoako ligaren barruan dago igandeko saioa, eta hamabost dantzari onenak sailkatuko dira finalerako. Txapelak erabakiko dituen saio hori Legazpin jokatuko dute, maiatzaren 12an. Bi mailetan banatuta ari dira dantzan; A mailan 7 urtetik 11ra bitarteko dantzariek hartzen dute parte, eta B mailan, berriz, hamabi eta hamabost bitartekoak.

Aurresku eta soinu zahar saioa 11:00etan hasiko da. Oiartzungo ordezkaritzarik ez da faltako: Elizalde Dantza Taldeko lau dantzari igoko dira oholtzara. A mailakoen multzoen lehiatuko dira oiartzuarrak. Ez dute azken guda dantza izango, ziur.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend