Noka eta toka natural egiteko

mancebo hitanoa

Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa.

Noka eta toka natural aritzeko, eta euskarak eskaintzen duen lagunarteko hizkerako adizkera alokutiboa hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiko du udalak. Izan ere, hitano ikastaroa antolatu du Hizkuntza Politikarako departamenduak. Hartzaileak, euskaraz hitz egin bai, baina urrats bat gehiago egin nahi dutenak izango dira.

Izena emateko epea zabalik dago jada, eta hilaren 16an hasiko da ikastaroa. Ekainera bitartean 20 orduko ikastaroa eskainiko du Xenpelar AEK euskaltegiak, ostiralero, 17:0etatik 19:00etara. Matrikulak 13 euro balio du, eta interesdunek udaletxean eman behar dute izena.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend