‘Projection Basque’ erresidentzia artistikoa, entsegu irekiarekin amaituko dute

Kukai Dantzako Martxel Rodrigez dantzaria ari da parte hartzen erresidentzia artistikoan. Argazkia: Erran.eus

Kukai Dantzako Martxel Rodrigez dantzaria ari da parte hartzen erresidentzia artistikoan. Argazkia: Erran.eus

Projection Basque erresidentzia artistikoa egiten ari dira  Las Hermanas Caronni musikari franko-argentinarrak, Donibane Lohitzuneko  perkusionista eta poeta sonoro Benjamin Colin, eta Kukai Dantzako Martxel Rodriguez dantzaria Errenteriako Niessen Kulturgunean. Aquitaine.eus proiektuaren barruan kokatuta dago iniziatiba, eta helburua Akitaniako eta Euskal herriko kultur sortzaile eta eragileen arteko mugaz gaindiko harremanak eta elkarlana sustatzea da.

Ostegunean amaituko dute erresidentzia, eta entsegu irekia antolatu dute horretarako, 19:00etan Niessen Kulturguneko auditorioan. Entsegu irekia ikusi nahi dutenek, izena eman behar dute Kukai Dantzaren posta elektronikora mezua bidalita.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend