Eta igande goizean, Oiartzungo dantzariak txalotzera

Elizalde Dantza Taldeak antolatutako Soinu Zahar eta Aurresku txapelketara joateko dei egin dute; herriko sei dantzari ariko dira
elizalde soinu zahar

Elizalde Dantza Taldeko Maddi Nazabal eta Izar Etxeberria eta udaleko Josune Cousillas.

Elizalde Dantza Taldeak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin, Gazteen Mailako Aurresku eta Soinu Zahar txapelketako kanporaketako saioa antolatu dute iganderako. 11:00etan hasiko da saioa, Elorsoro kiroldegian.

Bertara joateko deialdia egin dute gaur, dantza taldeko Izar Etxeberria eta Maddi Nazabal irakasleek eta Josune Cousillas Kultura zinegotziak. Izan ere, herriko bi dantza taldeetako sei oiartzuar igoko dira oholtzara: Elizalderen ordezkariak Irene Arozena, Irati Arsuaga eta Maddi Iradi izango dira; Haurtzarorenak, berriz, Uxue Muñoa, Lohizune Telletxea eta Lide Romero. Epaimahaikide lanetan ariko da Katerin Artola.

Gipuzkoako ligaren barruan dago igandeko saioa, eta hamabost dantzari onenak sailkatuko dira finalerako. Txapelak erabakiko dituen saio hori Legazpin jokatuko dute, maiatzaren 12an. Bi mailetan banatuta ari dira dantzan; A mailan 7 urtetik 11ra bitarteko dantzariek hartzen dute parte, eta B mailan, berriz, hamabi eta hamabost bitartekoak.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend