Lezoko eta Errenteriako bi banketxetan lapurreta egin dute

banketxea.errenteria

Beraungo banketxearen ataria.

Denbora tarte txikian, Errenteriako Beraun auzoko eta Lezoko Caixa Bank banketxeetan lapurretak egin dituzte gaur goizean. Bietan gizonak izan dira lapurrak—konfirmatu gabe dago pertsona berbera ote den—, eta Beraungo bulegotik dirurik eraman ez badu ere, Lezokotik “zerbait” eraman duela jakinarazi du Segurtasun Sailak. Bi kasuetan arma zuri bat erabili du atrakatzaileak.

Lehen lapurreta saiakera Beraungo Aita Donostia kalean dagoen Caixa Bank-en bulegoan izan da, 08:30ak aldera. Lapurra bulegora sartu, larderia erabiliz eta langileei mehatxuka, diru eske. Ertzaintzak HITZAri jakinarazi dionez, ezer gabe alde egin du lapurretaren egileak.

10:00etan izan da Lezoko Jaizkibel hiribideko Caixa Bank-eko bulegoko atrakoa. Beraungoaren antzekoa izan da lapurreta, mehatxu egin dielako bertako langileei dirua eman ziezaioten eskatzeko.

Ertzaintza bi gertakariak ikertzen ari da, lapurraren bila ari da. Ez du baztertu bi lapurretak pertsona berberak egin izana.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend