Lur Kortak txikienei kontatuko dizkie ipuinak

Bi eta hiru urte dituzten haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa izango da astelehenean, Manuel Lekuona bibliotekan

Lur Korta.

Haur txikienentzako ipuin kontaketa saioa egingo dute datorren astelehenean, hilak 12. Lur Korta oiartzuarrak bi eta hiru dituzten haurrei ipuinak kontatuko dizkie Manuel Lekuona bibliotekan. Beheko solairuko aretoan izango da kontaketa, 17:30ean hasita.

Ohartarazi dutenez, haur bakoitzarekin heldu batek sartu ahal izango du. Gainera, ordutegia errespetatzeko eskatu dute; ipuin kontaketa hasita atea itxita baldin badago, ez sartzeko eskatu diete.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend