Xabier Rey presoaren heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo dute

Atzo hilda agertu zen Puerto III espetxean, Iruñetik 1.050 kilometrora; Oiartzungo Kalera!-k batzar informatiboa egingo du
xabier rey urmeneta

Xabier Rey Urmeneta.

Xabier Rey Urmeneta preso iruindarra hilda agertu zen atzo, Cadizko Puerto III espetxean. Etxetik 1.050 kilometrora dispertsatuta zeukaten preso iruindarra. 2008an espetxeratu zuten, eta lehen graduan pasatu ditu hamar urteak.

Etxerat-ek salatu duenez, dispertsioak erabat zailtzen ditu euskal presoen bizi baldintzak. Gaur Iruñean agerraldia egingo dute, heriotzari buruzko informazioa azaltzeko, baita mobilizazioak iragartzeko ere. Etxerat-ek “babes osoa eta elkartasuna” helarazi die Reyren senide eta gertukoei “une gogor hauetan”, eta aukera baliatu dute “sakabanaketa zein euskal presoen aurka ezarritako gainerako salbuespen neurri krudelak” bertan behera gera daitezen exijitzeko.

Oiartzungo Kalera!-k lehen mobilizazioa gaur arratsaldean egingo du. Batzar informatiboa eta elkarretaratzea egingo dute Done Eztebe plazan, 19:30ean. Espainiako Estatuaren “espetxe politika hiltzailea” salatuko dute.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend