Xabier Rey euskal presoaren heriotza salatuko dute

Xabier Rey Urmeneta euskal presoaren heriotza salatzera deitzen duen kartel bat.

Xabier Rey Urmeneta euskal preso iruindarraren heriotza salatzeko elkarretaratzera deitu du Kalera dinamikak. Herriko plazan egingo dute elkarretaratzea 19:30ean. Rey hilda agertu zen atzo Puerto III espetxeko (Cadiz, Espainia) bere ziegan. Etxetik 1.050 kilometrora aurkitzen zen iruindarra, eta 2008an espetxeratu zutenetik lehenengo graduan.

Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak agerraldia egin du gaur goizean Iruñean. Reyren heriotzaren erantzule Espainiako Estatuak euskal presoei ezartzen dien salbuespenezko espetxe politika egin du: “Ekidin zitekeen Xabierren heriotza, baina ez dute nahi izan. ETAren borroka armatuaren eteteak sei urte bete ditu, eta urtebete da erakundea armagabetu zela. Euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunek, eta errepresaliatu politikoek ordea,  ezin dugu salbuespen espetxe politikak eragindako min eta sufrimenduaren gainean iraganean hitz egin. Egunerokoan eta astero bizi baititugu senide eta lagunok espetxe politika ankerraren ondorioak”.

EPKK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren arabera, orain arte hamasei preso hil dira espetxean. Beste hamar preso ere hil ziren askatasuna berreskuratu edo baldintzapean aske geratu eta gutxira. Joan den udan, Kepa del Hoyo euskal presoa zendu zen Badajozeko espetxean bihotzekoak jota.

Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialei “bide orri bateratu bat” osatzera dei egin die Etxerat Elkarteak “presoen auziario behin betiko konponbidea emateko asmoz zentzuzko epe eta denbora egingarrian”.

Kalera dinamikak herritar guztiak deitu ditu elkarretaratzearekin bat egitera.

Larunbatean manifestazioa Iruñean

Ezker abertzaleak, bestalde, nazio manifestazioara deitu du larunbatean Iruñean Reyren heriotza salatzeko. 17:00etan abiatuko da Golem zinemetatik.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend