Zinegoak-en emandako film onenetakoak, Oiartzunen

Bilboko zinema jaialdi gaylesbotransean eskainitako dozena erdi film proiektatuko dituzte ostiralean; lehen aldia izango da Oiartzunen
MARGUERITE

Marianne Farleyren ‘Marguerite’ filmaren fotograma.

Bihar Martxoaren 8a da, Emakumearen Nazioarteko Eguna. Ekitaldi ugari antolatu dituzte biharko (ikusteko, sartu albistean). Hala ere, Martxoaren 8aren aldarria ez da bihar gauerdian isilduko; ostiralerako ere ekitaldi bat antolatu dute.

Oiartzungo Feministen Asanbladak eta Oiartzungo Udalak elkarlanean antolatuta, Bilboko Zinegoak gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiko film laburren sorta bat proiektatuko dituzte ostiralean. Udaletxeko pleno aretoan izango da, 19:00etan hasita. Honakoa da filmen zerrenda: Sirene (Zara Dwinger); Happy (Laura Dudgeon); Ornitorrinco (Sara Bamba eta Iván Martin Ruedas) Szèp Alak (Hajni Kis); Homoamak (Ainhoa Artetxe) eta  Marguerite (Marianne Farley).

Azkeneko film horiek zinema jaialdiaren palmaresean agertu ziren. Marguerite-k film labur onenari publikoak emandako saria jaso zuen, eta Lesbianismo eta Genero Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen. Homoamak, berriz, bigarren izan zen publikoaren bozketan.

Bilboko mostrako filmak proiektatuko dituzten lehen aldia izango da ostiralekoa.

Grebarekin bat

Bestalde, Oiartzungo langileen asanbleak jakinarazi du bihar greba deialdiarekin bat egingo dutela. Herrian egingo dituzten mobilizazioetan parte hartuko dute: 12:00etako elkarretaratzean (Doneztebe plazan); 18:00etan, Haurtzaro Ikastolatik aterako den auto karabanan eta 19:30ean, pintxo potean egingo duten emakume-challengean.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend