Euskara, paparazzi bila

Euskararen Paparazziak, lehen saria

Errenteriako Garbiñe jantzi dendaren argazkiarekin irabazi zuen iaz lehiaketa Boticariok.

Euskararen Paparazziak argazki lehiaketaren bigarren aldia antolatu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Euskara Oarsoaldeko Komertziora iniziatibaren barruan kokatu dago lehiaketa, eta helburua, berriz, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzea da eta horretarako hizkuntza paisaiak duen garrantzia nabarmentzea.

Euskararen paparazziek, Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako saltokietan euskaraz ikusgai dauden errotulu, kartel edo bestelako idatziei argazkia egin eta watshapp (688 74 19 09) edo posta elektronikoz bidali beharko dituzte lehiaketan parte hartzeko apirilaren 16a baino lehen. Argazkiekin batera, izen abizenak, argazkian azaltzen den saltokiaren izena eta zein herrietan dagoen kokatuta zehaztu beharko dute. Parte hartzaile bakoitzak, bost argazki bidal ditzake gehienez.

Euskara eta merkataritza hobekien uztartzen dituen argazkiak jasoko du saria eta bigarren onenak ere jasoko du saria. Originaltasuna eta argazkiaren kalitatea ere kontuan hartuko dituzte antolatzaileek. Saria, ekainaren 15era bitartean Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko 400 euroko txartela izango da irabazlearentzat, eta 200 eurokoa bigarren sarituarentzat. Irabazleak berriz, apirilaren 26an ezagutaraziko dituzte.

Informazio gehiago, Oarsoarraken webgunean jaso daiteke.

Ekarpen bat

Egin iruzkin bat

*

*


*

  • Larraitz
    5 apirila 2018 at 17:12 - Reply

    Oso ideia polita da. Gure inguruko herrien txokoak ondo aztertzeko aukera arrakastatua izan daiteke,eta era berean, euskararekin lan egitea.
    Saria Oarsoaldean gastatu beharra, ba, herriko merkataritza bultzatu dezake.
    Ez dituzun ezagutzen dendak ezagutzeko aukera ematen du.

  •  

    Albiste irakurrienak

    Send this to friend