Xanistebanetako esku pilota txapelketan izena eman daiteke

Oiarpek antolatzen duen pilota txapelketarako izena eman daiteke; bestlade, klubeko jokalari federatuek bi partida jokatuko dituzte asteburuan
xanistebanetako pilota finalak

Abuztuaren 6an jokatu zituzten iazko pilota txapelketako finalak.

Oiarpek antolatzen duen xanistebanetako pilota txapelketarako izen ematea zabalik dago. Jakinarazi dutenez, Madalensoro pilotalekuan duten bulegotik pasatu beharko da, eta kanpoaldean dagoen izen emate orria bete.

Herriko festetako txapelketaz gain, pilotari federatuek euren partidekin jarraituko dute. Datorren asteburuan bi partida besterik ez dituzte jokatuko. Eskudero eta Mitxelenak Oronozen (Nafarroa) jokatuko dute datorren igandean, 10:00etan. Beste partida Aranburu eta Elgarrestak jokatuko dute, Baztanen baita ere. Elizondoko pilotalekuan ariko dira, 09:00etatik aurrera.

Hirugarren fronte bat zabalduta dauka Oiarpek. Kirol Astea dela eta, pilota txapelketa antolatu dute, eta bihar jokatuko dituzte finalak, Haurtzaro Ikastolako frontoian. Bost partida jokatuko dituzte, 16:00etatik aurrera: esku huskako finalak benjamin eta kimu mailetan, eta esku huska Haur Mailakoak.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend